ANGELITA RODRÍGUEZ FERNÁNDEZ 1925ean jaio zen Irunen.

11 urterekin ezagutu zuen faxistek Irunen egindako erasoa. Nazioarteko Zubia igaro zuen Frantziara pasatzeko eta han familia batek bere etxean hartu zuen. Gurutze Gorriak Prat de Llobregatera eraman zuen bere familiarekin elkartzeko. Etxera itzultzean, aita preso zegoen Santoñan. 14 urterekin hasi zen lanean.